Izaro Goikoetxea Agirreurreta

Martin Garitano eta Xabier Olanori, prebarikazioaz

Gure herrian bizitzen ari garen egora dela eta Gazteluko Udaberri Taldetik publikoki idazten dizuegu Gipuzkoan EH Bilduko ordezkari ezagunak zaretenez.

2012 urtetik Bilduko alkatea eta zinegotziak prebarikazio urbanistikoagatik inputatuta daude eta zuen alderdiak ez du ezer egin. Irailak 30ean alkateak bere dimisioa aurkeztu zuen eta ia bi hilabetez Bilduko zinegotziek hau gordeta eduki dute, eta EH Bilduko inork ez du hitzik esan.

Azaroaren 21ean, inputatutako zinegotzien botoei esker, prebarikazioagatik inputatutako persona bat alkate izendatua izan zen. Eta EH Bildu ixilik. Gardentasuna, ardura politikoa, leialtasuna, zuzentasuna, demokrazia partehartzailea, etengabeko erlazioa e.a. EH Bilduren dekalogoan dauden hitzak dira. Hitz hutsak dira? Orain arte bai.

Martin, Xabier, zer gertatzen da EH Bildun? Onartuko zenukete Bergaran edo Altzo alkatea eta zinegotziak, prebarikazioagatik inputatuta, karguan jarraitzea? Edo bere dimisioa eskatuko zenukete? Ala, ez zarete gauza besteei eskatzen diezutena zuek betetzeko? Gaztelutik, zuen bitartez, EH Bilduri eskatu nahi diogu egoera honi konponbidea jartzea. Hala egiten baduzue, publikoki aitortuko dugu eta bestela, baita ere publikoki gogoraraziko dizuegu.

Recherche