Unai Bergaretxe Leibar, Arrasate

Mugikortasun kontuak. Bidegorria. San prudentzio. Tavesa. Noizko?

Mugikortasun jasangarriaren astea pasa berri da. Denon ardura da hortara bidean gure mugikortasun ohiturak aldatzea.

Baina erakundeen aldetik ere egin behar dira egokitzapenak.

Arrasate-Oñati-Bergara bidegorri ardatzean jende asko ibiltzen gara. Eta hor bada Tavesako tartearen egokitzapen falta. Zeinen ardura da hau eta noizko izango dugu tarte hori egokitua?

Pentsatzen dut agian jabetza eta bestelako arazoren batzuk egon daitezkeela eta luzerako izan litekeela konponbidea izatea. Hala bada, bitartean, ondo legoke bertako bidezidorra zabaldu eta apur bat egokitzea, bertatik igarotzea seguruagoa izateko.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Recherche