Monika Aranburu, Amaia Dorronsoro, Nere Inda, Ainhoa Odriozola eta Mari Seara, Haur Hezkuntzako hezitzaileak

Nafarroako haurreskolak, baldintza duinen alde!

Badira urte luze Erkidegoan antolatzen diren Prest Garako formakuntzaren eskutik, Elizondoko Haur Eskola ezagutzeko zortea izan genuela.

Unean bizitakoak sortutako miresmenaren dizdirak ez itzaltzeaz gain, bertan ikasitakoa eredu bihurtu da eta oinarrizko ezagutzak ezarri ditu gure ibilbidean lehio eta ate berriak irekiaz.

Horretaz gain Hik Hasik Gipuzkoan ematen dituen formakuntzan Nafarroako Haur Eskolak erabili dituzte formazioaren osagarri eta eredu gisa. Bide honetatik, ezagutu dugu Nafarroan 0-3 urteko hezkuntzan dagoen kalitatea.

Nola bermatu eta mantendu kalitate hau beharrezko baldintzak ez badira betetzen? Azken urteotan 0-3 plataforma deituriko taldea jarraitu dugu eta beraien egungo egoera ezagutu ondoren, benetan harrigarria iruditzen zaigu nola lortzen duten horrelako kalitatea eskaintzea.

Idatzi honen bitartez beraien aldarrikapenekin bat egiten dugu eta baldintza duin batzuen aldeko aldarrikapenak geureak egiten ditugu.

Recherche