Isabel Mateos Da Silva

Nire desioak

Nire desioak hil ditut,
emagaldutzat har ez nazaten.
Nire sinesmenak hil ditut,
zorotzat har ez nazaten.

Nire traumak hil ditut,
inork botika hartzera behartu ez nazan.
Nire baitako iraultzak hil ditut,
Inork nire beldurrik izan ez dezan.

Gizakien arteko loturak estutzeko lanean aritu naiz
mundu ezberdinetan,
herrialde ezberdinetan,
herri ezberdinetan,
hainbat auzotan.

Berriak jaso ditut,
batzuenak, besteenak,
besteenak, batzuenak.

Ore bigun hori nintzen,
eskuz esku,
Play Doh zati handi hori.
Bihurdura guztietarako prest,
molde horretan sartzeko.

Baina…
Ez naiz ez arrunta,
ez arrazoizkoa,
ez otzana izango.
Biharko mundu
baketsu horrek,
programatuak,
arrazoituak,
erokeriarik gabeak…

Nazkatu egiten nau.

Anaïs

Recherche