Mikel Morris, Zarautz

Nork suntsitu zuen Nord Stream?

Gaurko artikuluan, Nord Stream-i buruzkoan, Iker Bizkarguenagak Seymour Hersh kaztetari txit ospetsua aipatu du. Antza denez, 86 urte dituenez, «a estas alturas de la historia, todo el mundo sabe que eso no constituye una gran garantía». Zer gezurra, zer arraioa! Seymour Hershek mota guztietako artikuluak idatzi ditu, My Lai-ko sarraskia salatuz, Kanbodiako bonbardaketak frogatuz, Irakeko sarraskiak azaleratuz, Abu Ghraib espetxeko torturak argitaratuz, etab. Seymour Hersh ez da edozein kaztetari. Kazetarien artean kazetariena da.

Nork suntsitu zuen Nord Steam, ba? Inolako zalantza izpirik gabe, AEBek egin zuten. Jakina! Hasieran, Betikoen kontrolpeko komunikabideen arabera, Errusiak egin zuen, dudarik gabe. Noski! Garbi zegoen, denbora pasata, azalpen inozo horrek ez zuela inor konbentzitzen eta, Hershen artikulua agertu ondoren, beste teoria babo batzuk asmatu zituzten, Hershen artikulua baztertu nahia. Benetan, uste al duzue Alemaniako, Suediako eta Danimarkako espioitza-zerbitzuek ez dakitela nork egin zuen? Jakin badakite baina AEBren jopuak direnez, ez dira ausartu esatera nork egin zuen: USAko zerbitzu sekretuek. Nork bestela? Hershek garbi azaldu zuen.

Recherche