Eneritz Lauroba Olaizola | Martzelino Olaizolaren senideak

Osakidetzako etxeko ospitalizazio zerbitzuko langileei eskerrak

Joan zaigu gure Martzelino ‘Xaxarki’, joan gure attitta, aita, osaba, lehengusu, laguna. 89 urte luzez gure artean egon ondoren, mila bider eskerrak emanez, agur esan digu. Bere nahiari erantzunez, etxean, maite dugunon babespean itzali da bere sua.

Etxekook Osakidetzako Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko langileei eskerrak eman nahi dizkiegu beraien goxotasun eta profesionaltasunagatik. Maite dugunaren heriotzari aurre egitea ez da inoiz lan erraza eta zuen eskuhartzea oso lagungarria izan da. Bihotzez, mila esker eta bejon deizuela!

Recherche