Osakidetzaren egoerak kezkatuta
Donostian bizi naiz eta kezkatuta nago baita haserre ere.
Kezkatzen nauena geure Osakidetza da. Hile honetan gure ospitalean iskanbilak kargugabetuak, dimisioak, elkarteratzeak... orain arte ez dut hori ikusi.
Ospital zerbitzu buruak hedabideetan kritika gordinak egiten Osakidetza antolatzaileei.
Baina tristeena da ez dakidala zer gertatu den. Haien arteko lehia poterea izateko... baina atzean aipatu duten zerbitzu batzuk Donostiako ospitaletik atera nahi dituztela, bost omen dira eta Onkologikoa, zer gertatzen da?
Osakidetza geurea da, denona, eta eskubidea dut jakiteko zer galduko dugun eta ez entzuteko hitz politak gure hobe beharrez izango dela egin nahi dutena.
Minbiziak jota izanda Bilbora edo eramango nau tratamendua hartzeko? Etxearen ondoan orain dauzkagun zerbitzuak ez ditugula izango?
Osasun Zentroak Lehen Arreta delakoa badakigu nola dagoen eta orain ospitala?
Nik informazioa izan nahi dut, informazio gardena, nire osasunaren alde egin nahi dudalako eta geure Osakidetzaren alde ere bai.