Patxi Amantegi, mesedez, dena kontatu edo isilik!
Patxi Amantegik eta bere taldea EAJ-PNVk Tolasako hondakin-bilketaren sisteman ikaragarrizko aldaketak egiten ari dira, besteak beste; edukiontzien irekiera libre jarriz, pixa-oihalak eta konpresak errefusera zuzenean botatzen, sistemak zituen krontrol-neurriak bertan behera jarriko dira, etab. Arestian Patxi A. Iruran egon da dirudienez, herri horretan Tolosan egiten ari diren aldaketak han ere egiteko asmoz. Aldaketa hori argudiatzeko Patxi Amantegik honako hau esan du: zenbait herritan, non edukiontziak egunero irekita dauden, oso emaitza onak lortzen ari dira, batzuetan atez ateko sistemaren bidez lortutako emaitzak baino hobeak.
Pena da hondakinen kalitateaz ezer ez aipatzea edo ez aipatzea zein herritan gertatzen ari den hori (Patxi barkatu zuk aipatzen ez duzuna nik aipatuko dut eta nahasten banaiz mesedez zuzendu) nire ustez zu Lazkaoz eta Arrasatez hitz egiten ari zara, kasu horietan komenigarria da zehaztasunak ematea, bestela, irakurlea ez da ezertaz enteratuko. Lazkaon aurreko legegintzaldian Bildurekin atez ateko sistema mistoa eduki zuten eta Arrasaten gai honetan udalbatzaren alderdi desberdinen artean, EAJ-PNV barne, adostasun batera iritsi ziren. Arrasatek, adostasun horren ondorioz, epe zehatz batean, %70-aren birziklatze tasara iritsi behar zuen, tasa horretara iristen ez bazen, atez ateko sistema martxan jarriko zela, beraz, herri horretako hondakin-bilketaren sistema zeharo baldintzatuta zegoen. Honekin batera hondakinen frakzio guztien azterketa sakon bat egitea komenigarria izango litzateke. Bereizte tasa gauza bat delako eta bestea hondakinen kalitatea.
Bestalde, baldintza horiek edukitzea ez da gakoa, antzeko baldintzak eduki baitzituzten Legazpin eta errefus-edukiontzia, teknikarien iritzien aurka, egunero EAJko alkatek baimenduta ireki zituenetik errefus kopurua %22 igo da. Datuak
1) 2014ko azaro-abendua: errefus guztia 64940kg.
2)2015ko azaro-abendua: 79040kg. Oraindik txarrena Pasaiakoa izan da non Pello Zubiriak argitaratutako datuen arabera errefus-kopurua joan den urteko azken sei hilabeteetan ia bikoiztu egin da. Honako datuak: ekainean 88 tona sortzetik uztailean 127ra pasatu zen, urrian kontainer sistema zaharberritua finkatu eta abenduan 171 tonataraino iritsiak ziren.
Bukatzeko, hurrengo gogoetak: gai horretan oso erraz bereizten dira udalak, batzuk arduratsuak, hondakin-sistema alda dezaketenak, baina bereizte tasari eusteko konpromisoarekin eta bigarrenak, ardura eskasa dutenak, azken hauei hondakinen bereizte tasa mantentzea ala ez, ez zaie asko axola, axolagabekeria horrek edo justiziaren ezak errauskailua egitera eramango gaituzte nahiz eta 500 medikuk horren kontra manifestuak sinatuta eduki . Halako inbertsioak pertsonen osasunaren aurrean jartzen direnean, nire ustez, interes ekonomikoak daude.
Esandakoa argi gelditu zen aurreko legegintzaldian justu bukatzear zegoenean, korrika eta presaka, Gipuzkoarrontzat hain kaltegarriak diren Swaps ospetsu horiek jeltzaleek sinatu zituztenetik edo agindutako errauskailuari buruzko erreferenduma bertan behera jartzean. Eusko Jaurlaritzak honekin benetan bukatzeko interesa edukiz gero, bihar bertan exijentzi handiko legea egingo luke Europako herrialde aurreratuenetan duten bezala, eta ez pasa den urteko martxoan aurkeztutakoa, non etxeetako hondakinen bilketa eraginkorrari ez zitzaion garrantzirik ematen. Bukatzeko, Patxi, zuk gai horri buruz zerbait kontatzen duzunean interesatzen zaizuna bakarrik kontatzen duzunez, zure hitzak haizeak eramaten ditu, bestela, hor dituzu komunikabideak idazki horri erantzuteko.
Bukatzeko egoera lantz horren aurrean jendearen mobilizazioa eskatu nahi dut: hauen artean Andoaingo giza katea otsailearen 20an edo Gipuzkoako toki desberdinetatik aterako den mendi irteera bat Zubietarano otsailaren 28an.