Tomas Anjel Gonzalez Zabalbeitia | Abanto-Zierbana

Periko Solabarriari

Hauteskunde kanpainan, BEC-en, ikusi genuen niri omenaldi berezia eta espontaneoa iruditu zitzaidana, Periko Solabarriari dedikatua etengabeko txalo zaparrada baten bitartez. Handia da berak erakusten duen apaltasuna eta elkartasuna eta horregatik pentsatu dut aipamen xume bat, momentuz, merezi duela. Horretarako gure herriko aldizkarian (Axola) Rolan E. Gonzalezek egindako elkarrizketaren pasarte batzuk aipatuko ditut.

Lehengo garaian apaiza zenean erakutsitako adorea eta  konpromisoa erabatekoa azpimarratuz ikus dezagun nolako zen egoera, eta gehiago zehaztearren esaterako meatzariek zeukaten farmazia: «azkenean, sakristian farmazia moduko bat egin genuen. Han pilulak, antibiotikoak, eta horrelakoak gordetzen genituen. Eta hara zetozkidan emakumeak seme-alaba gaixotuekin eta neuk jartzen nizkien txertoak».

Berak, zein baldinzetan bizi zen, gogorarazten digu: «koltxoi bat hartu eta sakristian zegoen mahai baten azpian jarri nuen, eta, tira, huraxe nire logela».

Bizimodua aszetikoa zeraman, egoeragatik behartuta eta miseria horretan erakusten zuen benetako kristaua izatea zer den: «ez neukan ezer, ezta jatekorik ere. Apenas berotzen zuen su txiki batean bi arrautza eta patata frijitu, eta horixe nire bazkaria. Egun osoan ez nuen beste deusik jaten».

Recherche