Jon Otero Uribarren, Arrasate

Pornografia

Gaur egun pornografia gizonen gauza da, denok dakigu emakumeek ez dutela gizonengan zentratutako biluzterik ikasteko aukerarik grafian, hots, argazki edo bideoetan. Nik esaten diet suerte bat izan dela hori, ez baitute horrela tentaldirik duintasuna ezabatzen duten lizunkeriarik ikusteko paradarik. Pornografia intimitatearen bortxa da. Intimitatea saltzea sosen truk. Ta intimitatea denon eskubide bat da, intimitateak egiten gaitu aske nolabait. Saldukeria horrelako baloreekin, gero aldizkari edo bideoetan argitaratzeko, elikatzen dute bankoaren errespetu falta. Bikote bizitzan gizonak desioa piztea grafia hauengatik, desenkontru bat ekar dezake, ta emakumea simulaziora jo beharra, naturaz bion desio orekatua aurkitu beharrean.

Are gehiago, pornografia gaur egun erdi ezarpenez dagoelarik presente, askotan ez dugu aukerarik gure ingurutik urruntzeko, internet etxean ez edukitzea ez ezik. Eskolan, lanpostuan, ezartzen zaigu internet erabili beharra, eta pornoa ez dago zentsuratuta bertan, emakumeena bederen. Bizi behar hori naitaez pornografiarekin, bortxa da, jaun andreok. Moralarekin ez doan gauza bat da biluzte grafia publikoa, ta lizunkeria honek ez dio laguntzen gizartearen duntasunari. Are gehiago, jakinaren gainean gero eta gehiago eraso sexualak ugaritzen aritzea ez dela ona, arazoa mozteko bide bakarra pornografia debekatzea da, gure herrian bederen. Aske izan gaitezen internet erabiltzeko horrelako likiskeriak aurkitzeko beldurrik gabe.

Recherche