Juan Luis Mugertza Unanue

Poztasunaren neurriak

Ez du taillarik. Ez du pisurik. Halarik ere, nork bere neurgailua du poztasunaren neurriari tamaina hartzeko, eta ondokoei helarazteko. Esaterako, Aburto eta Unai Rementeria oso pozik («They are happy») daude (espainiarrak ere bai), 500 milioi pertsonak (ea mundu osoak) gure herriaren berri («I love Spain too much») izan zutelako. Otegi ere oso kontent dago (gu ere bai) gaurko irribarrea atzokoa baino handiagoa delako, eta Europak agerian jarri duelako Espainiaren izaera antidemokratikoa. Edonola ere, batzuk zenbakiek egiten dituzte zoriontsu, beste batzuk idealek. Horregatik batzuk praktikoak –ingeleraz «pragmatics» esaten da, ezta?– dira, eta beste batzuek bizitzaren zati handia (13 urte musu truk) espetxean egiten dute.

Recherche