Gontzal Martínez Gutiérrez

Pribatizazioak Osakidetzan

Zuzendari estimatua:

Aspaldi Osakidetzak jangeletako, garbiketako eta etabarreko zerbitzuen kudeaketa enpresa pribatuen esku uzten du. Osakidetzak Urduliz-eko Ospitalea bezalako zentro berrietan ere praktika honekin jarraitzea nahi du.

Hau euskal herritarrentzako egoera bidegabea da, gure lankideek bai osasun-zentroetan bai ospitaleetan egiten duten lana kanpoko enpresen esku uzteak, ezinbesteko pertsonala aipaturiko instalazioen funtzionamendu onerako ez duelako bermatzen. Hitz egiten ari gara ebakuntza-gelak garbitzen eta sukaldeetan lan egiten dituzten langileetaz eta beste hainbeste profesionaletaz.

Hauek, langile ikusezin guztiak, gaixoen sendabidean, ongizatean eta zainketa arduran ezinbestekoak dira eta haien erreleboa Osakidetzatik kanpo bilatzea, osasun publiko barruan dugun aktibo handien garrantzia ez baloratzea da… Osasun publikoaren kudeaketa pribatuak ez du bermatzen pazienteentzako kalitate handiagoarik ezta herritarrrentzat ekonomikoagoa izango denik, horren aldeko ikerketa bakarra ez dago.

Aitzitik, aipaturiko enpresa pribatuek bere mozkina erabiltzailearen kontura handitzea beti bilatzen dutelako. Adibide bezala dugu Euskal Eskola publikoan jangelekin gertatutakoa.

Pribatizazio politika honekin jarraitzea eta osasun publikoko langileen giza aktiboa baztertzea akats itzela da eta luzarora guztiok sentituko dugun arazoa bihurtuko da.

Recherche