Salaketa berria
Aste honetan Gurasos-plataformak egindako salaketarekin, beste gauzen artean agerian utzi du erraustegiko ingurumen baimen bateratua iraungita zegoela, eta gaineratu du zirkunstantzia honek erraustegiaren proiektua bertan behera jartzeko nahikoa izan litekeela.
Diputazioko agintarien erantzuna berehalakoa izan da Gurasos-plataformari leporatuz informazio publikoa bere erara moldatzea, baina, ez dute esaldi bakar bat zehazten edo ez dute ezer esaten ingurumen baimen bateratuaren iraungipenari buruz. Horrez gain, erraustegi proiektua kinka larrian jartzeagatik Dipuzioko agintariek Gurasos-plataformari arduragabekeria ere egozten diote. Diputazioaren arabera, salaketa honekin aita-amen plataformak alarma soziala sortzea nahi du.
Gai honi buruz pixka bat dakigunok baieztapen hauek harriturik utzi gaituzte Plataforma honen hasieratik zereginik handiena populazio osasuna zaintzea izan delako eta gehienbat, zaurgarriena, hau da, haurrena eta helduena. Honez gain, azken urteotan agintarien partetik ez dugu ikusi hiri handietako hondakinen birziklajearen tasak hobetzeko (Donostikoa, Lasartekoa, Irungoa, Hondarribikoa..) ahalegin nahikorik, eta gogoratu nahi dugu gai honetan gauzak ondo egin nahi izanez gero, ezinbestekoa dela tasa hauek altuak izatea.
Nik ez dakit zergatik diputaziokoek hartu duten bide okerra, dakidan bakarra, hau da, gaurko baldintzekin beharrezkoa ez den erraustegia irekitzen bada dioxinak eta metal astunak isuriko dituela. Beraz, beste gauzen artean, Zabalgarbiko hondamendia ekiditeko, nire ustez Diputazioko agintariek benetako aditu baten ahotsa entzun behar dutela edo behintzat gizartearen ahotsa entzutea. Puntu honetan Abel Arkenbout en toxikologo holandarraren izena aipatu nahi dut , bere gobernuari erakutsi baitziolako erraustegitik gertuko oilategi bateko arrautzak ez zirela jateko modukoak.