Aritz Arrieta Obeso

Salve (anti) regina!

Ez du beharrik inork defenda dezan bere burua ederki asko defendatzen duelako baina hemendik nire elkartasuna eta miresmena adierazi nahi dizkiot Ane Lindaneri eta eskerrak eman batez ere eragin izan dizkidan irribarre eta barre algarengatik La Gallina Vaskaren garaietatik. Eta bide batez EHZ-ko arduradunei kakati batzuk direla esateko Eliza Katolikoari barkamena eskatzeagatik eta Ane bakarrik uzteagatik noiz eta fatxerio guztia oldartu zaionean ikaragarrizko mehatxuak eta irainak boteaz zergatik eta haien sineskeria ridikuloak ridikulizatzeagatik.

Zer da hurrengoa? Evaristok barkamena eskatzea sekta katolikoko fededunei haien sentimendu erligiosoak mintzeagatik, erotutako apaiz bat sutan zegoen gurutze batekin mehatxuka ageri zen diskoko portadagatik eta abestiek zekartzaten letra irreberenteengatik?

Nik ba dut izeko monja bat, lekaine gorria esaten dioguna txantxetan, eta asko maite dut eta asko errespetatzen dut beti lan egin izan duelako behartsuen alde baina ez ditut haren sineskeriak era berean errespetatzen terraplanista batenak errespetatzen ez ditudan modu berean.

Noiz eskatu behar du barkamena Eliza Katolikoak hainbeste mendetan zehar jendea torturatzeagatik, bai fisikoki beren ziegatan irudika daitezken tramankulu eta teknika zitalenekin eta baita ere mentalki eternidade osorako infernuaren mehatxuarekin?

 Noiz eskatu behar du barkamena  ehunka milaka pertsona erahiltzeagatik beren Jaungoikoaren izenean? Noiz hainbat milaka, gehienbat emakumeak, bizirik erretzeagatik?

Noiz eskatu behar du barkamena Eliza Katolikoak hainbeste mendetan zehar haien moralitate hipokrita inposatzeagatik beti botertsuen alde eginaz eta bizitza, benetan daukagun benetako bizitza bakar hau, arbuiatzeagatik beti ere heriotzaren kulto metafisiko ustela inposatuaz?

Noiz eskatu behar du barkamena Frankoren alde egiteagatik eta paliopean eramateagatik?

Noiz eskatu behar du barkamena hainbeste haur lapurtzeagatik, hainbeste haur bortxatzeagatik eta bortxatzaileak babesteagatik?

Noiz eskatu behar du barkamena Eliza katolikoak Hainbeste ondasun eta eraikin inmatrikulatzeagatik?

Eliza katolikoa banda kriminal terrorista mafioso bat da eta ilegalizatua egon beharko luke eta haren ondasun guztiak expropiatuak izan beharko lukete eta herriari itzuli.

Genozidio baten testigu mutu,eta konplize, diren bitartean eskandalizatu egiten zaizkigu haien idolatriei trufa egiteagatik eta guk zer eta belarriak makurtu? Eztapentsature!

Hipócritas católicos (otro temazo de la polla).

Salve gure Antierregina Ane Lindane!!!

Recherche