Juan Luis Mugertza Unanue

Sasoi ona

Ez dago giro. Elkarrizketa gehienak kutsatuta daude. Halarik ere, dena ez da txarra. Esaterako, hitzeko, akabatzeko, lanik gabe gelditzeko, errebindikazioak isilarazteko, euskara are gehiago baztertzeko, geure artean haserretzeko, edota beldurtzeko, besteak beste, sasoi ona da. Izan ere, egoera honek inor gutxi jabetuta, nagusien erresidentzietan hildakoak mundu honetatik bestera zaratarik egin gabe joateko, sekulako aukera ematen du, edota Azerbaijanek, Marokok… armeniarrak, sahararrak akabatzeko, langile askoren lan baldintzak okerrera egiteko, independentziaren aldeko oihuak mutuarazteko, eta gure hizkuntza, kultura, baloreak indarra galtzeko; eta nola ez, errua geuri leporatzeko. Bai, sasoi ona da, eta badakite oso ondo, bai hemengoek, bai hangoek. Gainera, gurean hauteskundeak oraindik oso urruti daude, eta ordurako oraingo oihartzunak indarra galduko du, eta gauza asko ahaztuko dugu. Bai, sasoi ona da, eta badakite.

Recherche