Sirenaren itzulera
20 urte baino gehiago daramatzat Donostiako Sirena gazte aterpetxera joaten. Hori dela eta, zur eta lur utzi nau bat-bateko itxieraren berriak. Ondorioz, aurrez egindako erreserbak bertan behera utzi behar izan dira, horrek eragin duen kaltearekin. Baina batez ere mingarria izan da erabakia hainbat aterpetxeko langile eta, niretzat 20 urteren ondoren, lagun, lanik gabe geratu direlako, zinegotzi eta alkateak birkokatuko zituztela agindu arren. Egun batetik bestera beren bizimodua irauli da, lan munduak bere trabak jartzen dituen adin tarte konplexu batean. Horri erabilera handia zuen zerbitzu baten galera gehitu behar zaio, eskola, kirol talde, erromes eta beste hainbat erabiltzailek zutelako, nik bezala, Sirena Donostiara joaterakoan erreferente.
Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.