Suspentsoa EITBri
Xanti Begiristain Madotz - Auritz
06/12/2019

Hainbeste hamarkada igaro ondoren, guztiz etsigarria da euskaldunontzat ikustea EITBn Espainiako hizkuntza eta kultura askoz ere gehiago bultzatzen jarraitzen dela.

ETB2 sortu zutenean, bere sortzaileek, Eusko Jaurlaritzakoek, argudiatu zuten horrela egin zutela, erdaldunak euskarara eta euskal kulturara erakartzeko, eta ia lau hamarkada iragan direnean, jarraitzen dugu ikusten lortu duten gauza ia-ia bakarra izan dela askoz ere jende euskaldun gehiago eramatea erdal telebistara, hau da, ETB2ra ETB1era baino. Bide batez esanda, nik ETB2ri ezin diot deitu «euskal telebista», gehien-gehiena espainieraz egiten duelako, euskaldunak Cervantesen hizkuntzan mintzatzera bultzatzen dituelako eta erreferentzia pilo ikaragarri bat Espainiatik hartzen duelako, Ipar Euskal Herriko biztanle gehienentzat guztiz arrotzak direnak.

Inor harritu liteke horrekin? Nik ezetz uste dut! Inola ere ez! Behin eta berriz ikusten dugunean ETB2 eta ETB4n hamaika aldiz gehiago inbertitzen dutela ETB1 eta ETB3n baino, egiaztatzen dugunean ETB1en ia ez dutela ematen fikziorik, lehiaketarik, filmik (errepikatu gabe), ikusten dugunean informatiboak motzagoak direla, ETB1en programazioaren hiru laurdenak aspaldiko programa errepikatuak direla eta abar, buru pixka bat duen ororentzat ez da batere harrigarria, ez.

Gero, EITBn, berriz ere, eginen dizkigute Euskaraldiaren eta Korrikaren aldeko beren antzerkitxoak, eta, antza denez, ekitaldi horiekin arduradun nagusiak aseta gelditzen omen dira.

Nire ustez, EITBk bultzada txikiegia ematen dio bertako gure hizkuntzari, euskarari, eta handiegia espainierari; frantsesari, ez dakit.

Pentsatzen dut, honetaz guztiaz askoz ere gehiago hausnartu behar luketela Eusko Jaurlaritzakoek, eta, ondorioz, aldaketa nabarmenak egin, onerako.

Articles
Iñaki Egaña
25/01/2020
Maika Armendariz
25/01/2020
Gorka Martija y Marije Etxebarria
24/01/2020
Lettres
Karlos Aretxabaleta «Txapel» | Euskara irakaslea
24/01/2020
Txabi Txakartegi Etxebarria | Sare Gernika-Lumoren izenean
24/01/2020
Maria Solar | Portavoz de EH Bildu en el Ayuntamiento de Barakaldo
24/01/2020
Manu Ballesteros
23/01/2020
Derniers posts
Martin Garitano
24/01/2020
Martin Garitano
23/01/2020
Martin Garitano
22/01/2020
Martin Garitano
21/01/2020