Martín Garitano

Tasio Erkizia

Gaur gure borrokalari nekaezinak, Tasio Erkizia Almandozek, urteak beteko ditu. Mordoa gainera, baina osasunez eta argitasunez madari bat baino sanoago dagoenez, honako hau idatzi ahal da. Hau ez da, bada, heriotza-ohar bat, asko eta askoren esker ona eta pozaren erakusgarri bat baizik.

Gure Tasioren bizitza egungo gazteek ezagutuko beharko lukete. Emankortasuna, sufrikario itzelaren aurrean erakutsitako duintasuna eta indarra, oraintxe hemengo borrokan eta ia aldi berean beste horretan parte hartzeko ubikuotasuna... Gizon apartatzat dugu haren lagunok eta burkideok.

Jakin beza nire ondoko Garitano txikiak Tasiok den-dena emateko prest eta zorian izan zela. Eta izan dela. Eta dela.

Euskara, Euskal Herria, udalgintza, borroka sindikal nahiz antinuklearra, Nafarroako Herrigora ekimena, Ipar Euskal Herriko garapenerako lana, espetxealdiak, jazarpenak...

Garai bateko eta gaur eguneko euskal herritar konprometituen arteko katea da Tasio.

Lerro xume hauen zentzu bakarra Tasio zoriontzea da eta gure ondorengoak Erkizia burkidearenak ezagutzera animatzea da.

Zorionak Tasio, abertzaleok zurekin zoriontsuak gara-eta.

Recherche