Patxi Aznar

Tolosako zabor bilketaren sistema

Laster Tolosan Zabor bilketaren sisteman aldaketa handiak egingo dituzte. Aldaketa horiek justifikatzeko gehienbat aipatzen diren faktoreak hauek dira: zergadunen erosotasuna eta sistema merkeagoa izatea. Aldaketa berriekin edukiontzi guztiak 24 orduak ireki ahal izango dira, horrez gain, pardelak zuzenean errefusera joango dira. Halako plantamentuarekin behar diren pizgarriak martxan jartzen ez badira hondakinen bereizi tasa asko jaitsiko da eta horrekin batera zabortegiko tasa asko igoko da, beraz zabor bilketan aurretik pentsatutako aurrezkia, ezerezean geldituko da eta denok galtzaile aterako gara: natura eskasak diren lehengaiak gastatzeagatik, ingurumena kutsatzeagatik etab.

Horrez gain Tolosaldeko Atarian argitaratutakoaren arabera ez da inon azaltzen Markel Olanok agindutakoa, hots, materia organikoa ondo birziklatzen duenari 20ko hobaria ematea. Espero dut, Tolosan ez errepikatzea Donostian gai honetan gertatutakoa, alegia, materia organikoa ondo bereizten duenari hobaririk ez ematea.

Gero ere aipatzen da eskualdean Tolosan dela toki bakarra non kartoiak lekuz kanpo agertzen diren, barkatu, baina, eskualdean egonda ala ez, herri askotan gertatzen da: Andoainen, Lasarten, Donostian etab jendeak kartoizko kutxak sartu eta puskatu gabe edukiontziaren ondoan uzten ditu eta horri buruzko argazkiak baditut.

Zabor bilketak ondo funtzionatzen duen herrietan Elgetan, Zegaman etab plan bat aurretik adostu zuten bereizte tasaren helburu finko batzuekin eta sistema emaitzen menpe jarri zuten. Bukatzeko bezeroaren erosotasuna garrantzitsua da, baina, nire ustez, zabor bilketa eraginkor bat egitea ere bai.

.

Recherche