Patxi Aznar Bellido

Topagunea

Topagunea Urtearen hasieran X. Ezeizabarrenak ondorioztatu zuen Iñaki Errazkinek erraustegia jartzeko asmoa zuela, Errazkinek berak (ingurumen Foru Diputatua)Salzburgon dagoen (TMB) tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioetatik ekarritako laginarengatik. Kontua da, aipatutako TMB, tratamendu mekaniko-biologikoa instalaziotik ateratzen diren material gehienek, %80 baino gehiagok, beste tratamendua behar dutela eta seguru asko handik dator X. Ezeizabarrenaren gogoeta. Iritzi horri erantzutea ez dagokit, baina, horren harira hurrengo asmakizuna plazara nezakeen: Markel Olanok ez du martxan jarri nahi zabor bilketa sistema eraginkorrik, mundu guztia inplikatzen duena( guztiak inplikatuko lituzkeena), errauskailua hornitzeko zaborrik gabe geratuko litzatekeelako, eta horrela segituz gero, nire ustez ez gara inora iritsiko. Bide horretatik ez jarraitzeko eta kontuan hartuta Gipuzkoa gai honetan zeharo zatituta egon arren, topagunea egon badagoela. Izan ere, kanpainan zehar zabor bilketa sistemari buruz hitz egin zenean alderdi batzuk ados zeuden herriz herri galdeketak egitearekin, bi Olanok, behintzat, horrela aitortu zuten. Esandakoari gehitzen badiogu Europako araudiak birziklatze, berrerabiltze, eta murrizte prozesuetan oinarritutakoari buruz diona; hots, 2016rako birziklatze tasa %60ra iristea eta 2020rako birziklagarria dena ezingo dela erre edo lurperatu, jadanik aurkako bi jarreren desberdinen artean topagune dugu. Laburbilduz, zabor bilketa sistemak Europak emandako helburuak lortzeko tresna izan behar du. Europatik datozkigun helburu horietara iristea oso baliagarria izango litzateke, bai hondakinen egiturak planifikatzeko, bai pentsatutako sistemak pertsonak edota enpresak behartuko lituzke hondakinak murriztera eta aldi berean ingurumena ez litzateke kaltetuko, dirua ez litzateke xahutuko eta galera energetikoa ekidingo litzateke. Ildo horretatik abiatuta, Alemanian bost urte barru, hamaika ikerketa egin ondoren, zero zaborrera iritsi nahi dute, errefusa sortzea ekoizpen-akatsa iruditzen zaielako. Bukatzeko gizarteari beldurrik gabe azaldu behar zaio Europa Batasuneko araudia betetzea ez dela inposizioa, baizik eta azken urte hauetan hondakinen auzian sortu den arazoari aurre egitea.

Recherche