Jon Antxordoki

TSST Kotxerak eraikina salba dezagun!

Lasarte Oriaren eta de Euskadiren kultur ondareak balore handiko elementua galtzear da. Ez badugu hau gelditzea lortzen, Lasarte Oriako TSST Kotxerak eraikina suntsitua izango da alkateak aginduta eta Lasarte Oriako PSE-PSOEk eta Elkarrekin-Podemos alderdiek nahi izan dutelako. Udalbatzak ez du onartu eraisketa gelditzeko eta eraikina babesteko Eusko Alderdi Jeltzaleak egin zuen proposamena, EH Bildu alderdiaren aldeko botua zuena.

TSST Kotxerak industria arkitektura ereduko balore handiko eraikina da, 1949. urtean eraiki zuen Gabarain ingeniariak, eta iberiar penintsulako Mugimendu Modernoaren arkitektura-ondarearen katalogoan (DOCOMOMO iberiarra) dago txertatua. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Donostian, 2016ean antolatu zuen DOCOMOMOaren IX Kongresuan eraikinari buruzko azterketa sakon bat burutu zuten.

Gaur egun eraikinak ez du inongo babesik baina TSST Kotxerak eraikinak elementu inbentariagarri izaera du Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Ondare Kulturalaren katalogoan. Lasarte Oriako udalak ere ez du inongo babesik indarrean, eta ez dago zergatik suntsitu beharrik, egun bakarrik bi eraikin daude babestuak Lasarte Orian, Ama Brijiden komentua eta San Pedro Eliza, biak Donejakue bideko monumentu multzoaren baitan babestuak. TSST Kotxerak da Euskal Herriko arkitektoen kolegioak XX. mendeko eraikinen katalogoan sartu duen Lasarte Oriako eraikin bakarra. Hau gutxi balitz, Udalak ondare industrialean adituak diren bi arkitektok 2015ean egindako informe bat du, eraikinaren balioa eta garrantzia goraipatzen duena.

Eraikinak balio historiko eta ondare balio handia izateaz gain, herriko etorkizun kulturalean zutabe garrantzitsua izan zitekeen, EAJ/PNVren udal taldeak hori proposatzen du, eraikinak dituen ezaugarriengatik oso erabilgarria baita kulturarekin lotutako erabileretarako, entsegu edo antzoki eta oro har leku zabala eskatzen duten egin beharretarako.

Ez da harritzekoa, beraz, Euskadiko Industri Ondare eta Herri Lanen babeserako elkarteak eraisketa bertan behera uztea eskatu izana. Datozen egunotan ez badugu gelditzea lortzen, Euskadik bere industria historiako beste elementu bat galduko du eta guztiok pixka bat pobreagoak izango gara. Salba dezagun TSST Kotxerak!

Recherche