Gabriel Lacalle Elorza

Udal-legislatura galdua Gasteizen

Udal-legislatura honen hasieran itxaropen poxi bat hedatu zen Gasteizen, hauteskundeetan gutxiengoan agertutako alderdi bat  beste indar politikoen bateratzeari esker udal-gobernura heldu zenean. Zabaldu zen, nolabait, hiria kudeatzeko beste era bat agertu zitekeela.

Legislaturaren bukaeran, gertatutakoa ezin da etsigarriagorik izan:

oraindik ere pobrezia-itopuntutik behera dauden pertsonak aski dira;

beste pertsona batzuek, lana edukita ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI delakoa) eskatu behar dute;

etxe-botatzeak ez dira amaitu, nahiz eta Gasteizko Udalak bereak diren etxebizitza hutsak eduki eta era ausarta batean etxebizitza sozialak zabaltzea martxan jarri ez;

eskolagatiko segregazioa lotsagarria da;

diru publikoa zarrastelkeria, hautamenez gastatuta, nabaria da, hiri inguruko auzoak ahaztuz;

urte bakoitzeko udal-aurrekontuek joera soziala falta dute;

udala hiritarren oinarrizko eskubideak zurkaizkeriatan ari da;

herritarren parte-hartzerik ia-ia ez da existitzen, adibidez udalbatzarrak onartutako herri-galdeketa bat galarazi zuten, hain gutxi partizipatiboa dena.

Hau guzia egiaztatuta eta azalduta, azkenik, leporatu behar zaio Gasteizko udal-gobernu honi politika neoliberalak ezarri dituela, herritarrak alde batera uzten, interes pribatu indibidualisten ordez.

Recherche