Idoia Orueta Santa Marta

Uriarte andrea: ikasleen onura edo epea?

Gurasoak, hezkuntzako arduradunak, Cristina Uriarte andrea. Irakaslea naiz eta, nire lankide guztiok bezala, ahalegin guztiak egiten ari naiz gure ikasleak ondo jarraitzeko: baliabide digitalak sortu, erabili, ikasi, inoiz baino gehiago orduak sartzen egoera zail honi aurre egiteko. Ere bai, konfinatuta nago nire gurasoekin haiek zaintzeko, urte asko dituzte eta gaixorik daude. Aurtengo hezkuntza oposaketarako prestatzen ari nintzen, baina aukeratu behar dut: zeri eman nire ahaleginak, nire denbora, nire gogoak? Oposaketak prestatzen dituzten gehienok irakasleak gara, familia daukagu, pertsonak! Ez gara super heroiak, eta koronabirusak mina egiten ari zaigu. Mesedez. Utzi oposaketak 2021erako, datorren urterako. Hori behar dugu gure lana ondo egiteko. Eta irakurle guztioi: mesedez, zabaldu egoera hori, lagundu zuen seme-alaben irakasleei gauzak ondo egiteko, ez dugu aukeraku nahi ikasleen onura eta lanpostuaren artean.

Recherche