Mikel Ugalde

Urkullu jaunari

Nahi nuke jakin non dagoen zuen zoru etiko absolutua. Zeren ikusten dut Estatu Batuetako politika itsu-itsu jarraitzen duzuela. Adibidez, Felipe Gonzálezen denboran Irakeko interbentzioa eztabaidatu zenean, zuek interbentzioaren alde bozkatu zenuten. Bakarrik bozkatu zuten kontra Jon Idigoras eta Itziar Aizpuruak, HB-ko parlamentariak, argi utziz erabaki horrekin ez zutela babesten Sadam Hussein moduko satrapa bat. Eta gerra horrek 300.000 hildako eragin zituen oso denbora laburrean. Bozka horrengatik epelak entzun behar izan zituen Jon Idigorasek. Gero, Irakeko bigarren gerra etorriko zen, Azoreseko akordiotik, hor ez zen bozketarik egon. Geroago Libiakoa, Gadafiren moduko inpresentable baten kontra bai, baina txikizio itzela, hala ere. Orduan, nire galdera hauxe da: zein da zuen iritzia EEBB-ek hainbat lekutan izan duten jokabideari buruz (Afganistan, Libia, Egipto... eta lehenago Vietnam, El Salvador, Nikaragua...) Zuen zoru etikoa al da botere yankiaren alde edo isilik egotea beti, umezurtz ez ikusteko zuen burua? Baina ez dut hain negatibo bukatu nahi. Orain Vatikanoan ematen du aldaketak badatozela. Aldaketa horiek beharbada eliza guztira zabalduko dira. Ea zuek, demokrata-kristau bezala aurrerapausuak ematen dituzuen ere.

Recherche