Urtarrilaren manifarako deia
Frantzia eta Espainiako estatuek beti aitzina segitzen dute beren mendeku politikarekin, sakabanaketarekin jarraikiz, baldintzapeko askapenen eskaerak ukatuz (Txistor edo Lorentxa Beyrie-rentzat bezala), preso gaixoen askatzea errefusatuz (Lorentxa Guimont-entzat bezala) baita euskal preso politikoen hurbilketari ezezkoa emanez ere (gogoratu Lorentxari emana izan zaion erantzuna). Arrastatzeak, epaiketak eta urte pilako kondenak, horra beraien erantzun bakarra. Frantses eta espainol estatuek ez dute asmo pizarrik ere aterabide politiko prozesu batean sartzeko.
Amnistiaren alde borrokatzea da aterabidea. Amnistia eta euskal preso politikoen eskubideen defentsa elgar osagarri dira. Amnistiaren alde mobilisatuz, hobekuntza guziak ardietsiko ditugu. Indar harreman indartsu bat sortu behar dugu, bi estatuak negoziaketetarako mahai ingurura ekarrarazteko eta onartarazteko Euskal Herrian sortu duten gatazka hori politikoa dela, eta aterabide politikoak aurkitu behar direla.
Indar harreman baten eraikitze bidean urratsak egiteko, Amnistia Mugimenduak, urtarrilaren 9an, Baionan eta Bilbon iraganen diren manifestazioetara deitzen du ozenki.
Euskal preso politiko guziak etxerat!
Amnistia osoa orain!