Aritz Soloeta Garmendia – Otxandio

Ustelkeria

Hara, hara, hara! Zerraldorik ez Sabin Etxeko armairuetan. Zerbait usaindu bezain pronto irmoki jokatzen duen alderdia bait da Eusko Alderdi Jeltzalea. Betiere ustelkeria ekiditeko gardentasun osoz etengabe lan egiten duelarik.

Amorruz jasotako epaiak EAJ Espainiako alderdi nagusien pare jarri du oraingoan. Horra, harreman parasitarioak izatearen ordaina. Beraz, aurrerantzean, ospe horretara egokitu beharko du. Izan ere, gizarte zintzo, ireki eta garden baten bizitzearen uste faltsuak euskal populuaren kopuru haundi bat guztiz itsutu baduen arren, «De Miguel auziak» Eusko Alderdi Jeltzalea erabilia izan dela ondorioztatu du. Iruzurrari dagokienez, alderdiaren kontzientziazio kulturan gabeziak daudela azaleratuz.

Bestalde, jokabide usteletan aritu izan diren euskal oligarka hauek, dirua nonbait xahutu izango zuten, alegia. Edota zerga paradisuren baten ezkutatu beharbada. Edonola ere, hobe dute bankuek oligarka hauen pareko bezeroak ikertzeari ekiten badiote, egin ezean, noizbait berripaperen baten, dirua zuritzen kolaboratu izan dutela irakurtzea baino.

Recherche