Zaballako lapurrak
Lerrotxo xume hauen bitartez besarkadarik beroenak eta eskerrak ematera natorkizue, lehenik senide ororen partetik ama maitea buru delarik.
Aita zendu eta 14 egun kostatu zitzaizkidan Itziarrera ailegatzea. Bai jauna. Cadizeko puntatik Euskal Herrirainoko bidaia ordubete bakarreko baimenarekin. Ordubete bikaina halere. Hunkigarria oso. Askoz gehiago merezia zuen aitak. Espetxera itzultzerakoan, ertzainen baimena tarteko, senideek maitasun guztiarekin emandako bi gazta erdirekin nentorren Carmen izeneko kartzelera xistrinarekin topatu nintzen arte. Gehiago ez nituen ikusi… hurrengo egunean kartzelara bereari gertatutakoaz galdetzerakoan, bere aurpegi lodi edo mutur guztiarekin, bietatik soberan duela esango nuke, honakoa bota zidan:«“Respecto a los quesos, el responsable me comentó que si quería los podía tirar a la basura y si no que te los pasara, pero me han parecido demasiado buenos y he decidido llevarlos a casa, así que los comeré yo!! Nolaaa?
Presoei lapurretan aritzen zara? Lotsaren arrastorik ez zuela eta epailean aurrean salatuko nuela esatean, axolarik ez zitzaiola esanez ospa egin zuen. Non ote dauka duintansuna andere gaizkile horrek? Españolito ustezko jauntxo menperatzaile hauen genetan badirudi ustelkeria erabat, itsatsia daramatela.
Euskal Herrirako bidaia luzea izan bazen, bueltakoa ez zen labur geratu. Dueso, Villabona, León, Salamanca eta Badajozen egin bait nuen lo. Gastronomia ezberdinak ezagutzeko aukera, gaztarik gabe noski.
Amaitzeko, agur beroak guztiei.
Aurrera beti!