Zarauzko Itsasmendiko karabana-aparkalekua
Aitor Leiza Alberdi | Arkamurka, Zarauzko Natura Elkartea
22/01/2020

Azken hilabetean Itsasmendiko herritarren aldetik, lehenik, eta gero egunkarietatik (ez Udaletik) Arkamurka Elkarteak jakin du Zarauzko Udalak karabanentzako aparkalekua egin nahi duela Itsasmendin. Dagoeneko makinek egin dute beren lehen lana.

Arkamurkaren iritzia ere eskatu zaigunez hemen ematera goaz.

1.- Ezer baino lehen, Zarauzko hirigintzari buruz Arkamurkak duen iritzia hau da: ez litzatekeela etxegintza edo zerbitzuetarako lur berririk urbanizatu behar, gutxienez Salberdin eta Hegoaldeko eremuak erabat okupatu arte (zuhurtasun printzipioa). Beraz, Itsasmendi, Irita, Asti, Eguzki-Izar eta Kortazarreko lurrak eraiki gabe uztearen aldekoa da Arkamurka. Kezka handiz ikusten ditu Frantseskua, Abendaño eta Errotaberrin egiten ari diren lur-mugimendu eta mendi-mozketak ere.

2.- Arkamurkak uste du karabanentzako nahikoa leku balegokeela Asti aldeko kirolgune ondotik pasatzen autopista azpian. Hor badaude ur-azpiegiturak eta bestelako beharrak asetzeko baldintzak.

3.- Itsasmendiko etxeetatik autopista-irteera arteko eremu osoa izan bedi auzo-parke berde ibilgarria (Iritan naturalizatu den eremuaren jarraipen gisa), auzoak ez du eta berdegunerik.

4.- Arkamurka ez da fidatzen «behin-behinekoa» izango delakoarekin. Hor dago Itsasmendin behin- behinean haurtzaindegiaren ondoan antolatu zen auto-aparkalekua. Aparkaleku hori ere kentzearen aldekoa da Arkamurka.

5.- Begi onez ikusten du Iritan Iñurritzako kanalizazioa hautsi eta egin den lur-kentzea. Arkamurkak nahiko luke Iritan Asti errekaren ezker-eskuineko lurrak ere era berean kentzea autopista-irteera eta bide gorriraino.

Articles
Ibon Meñika, Sabin Ibazeta, Camino Saiz, Aitor Iruskieta, Aitor Amutio, Jon Argintxona, Maitane Azurmendi, Hibai Muinozguren, Xabier Onaindia eta Maitane Uriarte
31/03/2020
Mirene Begiristain Zubillaga
31/03/2020
Iñigo Martinez Peña
31/03/2020
Lettres
Amaia Goikoetxea | Vice-Decana del Colegio Vasco de Periodistas
31/03/2020
Julio Flor | Periodista
31/03/2020
Gerardo Hernández Zorroza
30/03/2020
Derniers posts
Koldo Campos
28/03/2020
Dabid Lazkano
21/03/2020