Xabier Telleria Zubiria

Zelariarena

Lotsagarria, oraindik ere musukorik gabe ospitalean lasai lasai sartzea. Lotsagarria, «ez ez dut behar» esan eta aurrera jotzea. Lotsagarria, «zu zein zara neri musukoa jartzeko esateko?» entzutea. Beldurgarria da, «nik eskuak oso garbi ditut» esan eta aurrera egiten duten horietako batzuk, medikuak direlako. Nazkagarria, mediku, erizain edo mantendu lanetan ari diren gehiegik, zelari xume bati nola hitz egiten eta nola begiratzen dioten ikustea. Hala ere, zure hurrengo sarreran, «kaixo, egunon» esango dizut, irribarre batekin, eskuak garbitzekoa eman eta musukoa eskainiz. Ez esan zelariari, zure nagusiari esatera ausartzen ez zarena, mesedez.

Recherche