Jon Otero Uribarren

Zergatik abstenitu

Dakizuen moduan, laster datoz Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak. Nik neronek ia beti bozkatu izan dut, baina oraingoan oso argi daukat ene jokabidea abstentziora bideratuko dudala. Psikiatriaren mundua, zoritxarrez, hedatuz doana da, arrazoi zamatsua.

Psikiatriaren mundua diktatura baino txarragoa da, bizipenez esaten dizuet. Ez dakit zein arrazoiengatik politikariek legea bide, baimena ematen die diete psikiatrei inposatzeko farmako psikiatrikoa. Errudunak? Politikariak. Ertzaintza gure atzean dugu nahi ez ezkero farmako psikiatrikoa hartu. Pazienteen %90ak ez dugu nahi farmako psikiatrikoa errezeta gaitzaten, ez digu onik egiten. Makaldu, indarrak kendu, anestesia gisako droga txertatu ta tortura farmakologikoa pairatu. Batzuetan intentsitate handikoa. Gehienbat esan daiteke. Pazienteen %10ak hartualdia gogoko du, beste droga ez legezko batzuk ekiditeko.

Psikiatriko barruan bizitzea infernu bat da. Duen gauza on bakarra jateko eta ohea dohainik dela. Jaun-andreok farmako guztiak bezala, psikiatrikoa borondatezkoa izan beharko luke hartualdia. Nahi ez dugunok ez dugu zertan hartu behar. Latza, latza da psikiatriaren mundua farmako psikiatikoekin, nazkagarria, ta psikiatrak dira gremio anker bat negozioa besterik nahi ez dute. Jarrera iraultzailea da ez behartzea farmakoa, boluntario ezartzea? Bada, abstentzio iraultzailea nerea.

Recherche