Herri eta jendarte hobe bat bultzatu nahi dutenen indarra
31/01/2020

Sarri, eskuindarrek ezkertiarrei idealista hutsak direla leporatzen diete, ez diotela errealitateari erreparatzen eta ameskerietan oinarritzen direla. Une historiko honetan, ordea, errealismo politikoa atzo greba egin zutenen aldean dago, nabarmen. Zerbait gaizki dabilela onartzeko adierazleak ugariak dira. Oso gaizki, gainera. Hori ez onartzea arduragabekeria galanta da. Adibidez, urtea hasi denetik 8 langile hil dira Euskal Herrian; alegia, asteko bi pertsona hil dira lantokian edo lan baldintzen ondorioz. Atzokoa, besteak beste, hildako langile horien oroimenaren aldeko eguna izan zen. Soilik horregatik balitz ere, atzoko greba deialdiak errespetu handiagoa mereziko luke erakunde publikoen eta zenbait ordezkari politikoren aldetik. Urkullu lehendakariak eta patronalak ezarri nahi izan duten lubakien joko zital honetan, beraiek errealitatetik deskonektatuta bizi direla argi utzi dute. Alternatiba krudelkeriaren lubakia hautatu dutela pentsatzea da.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba egiteko mahai gainean jarri duen agenda arloz arlo aztertuz gero, injustiziak eta sistemaren okerrak baino ez ditugu ikusiko: pentsiodunen bizi-baldintza eta bizi-itxaropen tristeak; emakumeen soldata arrakala onartezina; gazteen lan-baldintzak eta prekarizazio azkarra; etxebizitza lortzeko zailtasun orokorrak; sektore ekonomiko bakoitzaren arazo estrukturalak. Sistema honen injustiziak eta endekapena ukaezinak dira.

Oro har, jendartearen sektore handi batek bizimodua aurrera ateratzeko dituen zailtasunak ageri-agerikoak dira. Aldi berean, argi dago Euskal Herrian desberdinkeria sozial hori txikitzeko eta leuntzeko aukerak badirela. Horretarako, beste politika batzuk gauzatu behar dira. Borondate politikoa behar da horretarako. Jendarte hobe baten alde lan egiteko indarra badagoela ikusi zen atzo.

Articles
Jonathan Martínez
23/02/2020
Eneritz Otamendi eta Mirene Begiristain
23/02/2020
Iñaki Egaña
22/02/2020
Alizia Iribarren eta Mertxe Mugika
22/02/2020
Lettres
Iñaki Revuelta Lertxundi | Cantante
20/02/2020
Xabier Rodríguez y Nicolás Xamardo
19/02/2020
Manu Ballesteros
19/02/2020
Iraitz Lazkano Garitaonandia | Elgetako alkatea
18/02/2020
Derniers posts
Koldo Campos
23/02/2020
Joseba Iturria
15/02/2020
Fito Rodriguez
11/02/2020