NAIZ.INFO
DONOSTIA

Bolivia ala Panamaren aurka jokatuko du Euskal Selekzioak abenduaren 29an, Anoetan

Zortzi urteren ostean Anoetan jokatuko du Euskal Selekzioak, Bolivia ala Panamaren aurka. Neurketa abenduaren 29an izango da. Bestalde, Kukuxumusuren diseinua duen elastiko berria aurkeztu dute.

Xabi Prieto eta Mikel Gonzalez Realeko jokalariak Euskal Selekzioaren elastiko berriaren aurkezpenean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Xabi Prieto eta Mikel Gonzalez Realeko jokalariak Euskal Selekzioaren elastiko berriaren aurkezpenean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Zortzi urteren ostean Anoetara itzuliko da Euskal Selekzioaren partida. Bolivia ala Panama izango dute aurkari, oraindik zehazteke baitago. Neurketa abenduaren 29an izango da.

2004an jokatu zuen azken aldiz Euskal Selekzioak Anoetan. Orduko hartan Hondurasen aurka neurtu zituen indarrak eta bi eta hutseko emaitzarekin gailendu ziren.

Selekzioaren elastiko berria aurkeztu dute

Bestalde, Euskal Selekzioaren elastiko berriaren aurkezpena egin dute Anoeta estadioan. Kukuxumusuren diseinua izango du kamiseta berriak eta Astore markakoa izango da. Hala ere, ez da gauza asko aldatu eta ohiko koloreak ditu oinarri elastiko berriak; berdea, gorria eta zuria.

Aurkezpenean Xabi Prieto eta Mikel Gonzalez Realeko jokalariek hartu dute parte.