Naiz.info
Donostia

Illarramendi entrenamenduetara itzuli da Zubietan

Asier Illarramendi erdilari mutrikuarra Zubietara itzuli da Realarekin lan saioak hastera. Real Madril eta Realaren arteko negoziaketei buruz apenas hitz egin du zuzendaritzak.

Illarramendi, goizean, Zubietako entrenamenduan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Illarramendi, goizean, Zubietako entrenamenduan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Oporrak bukatuta lanera itzuli da Asier Illarramendi. Beranduago hasi da entrenamenduetan erdilari mutrikuarra, 21 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin Europako Txapelketan jardun delako.

Lan saioa goizeko 10.00etan abiatu da Zubietan.

Illarramendiren itzulerak ikusmina piztu du futbolzaleengan. Bere etorkizuna ez dago oso argi, momentuz. Real Madrilek mutrikuarra fitxatzeko nahia erakutsi du, baina Realak 30 milioi eurotako klausula osorik ordaintzea nahi du jokalaria saltzekotan.