Naiz.info
Anberes

Anberesen desagertutako galdakaoztar baten bila ari da Belgikako Polizia

Hogeita hiru urteko Hodei Egiluz galdakaoztarra ostiraletik desagertuta dago Anberesen. Bertan lanean den ingeniari informatikoak lagunekin afaldu ondoren etxerako bidea hartu zuen eta ez da berri gehiagorik izan.

Hogeita hiru urteko gazte galdakaoztar bat Anberesen desagertuta dago, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Hodei Egiluz bezala identifikatu dute euskal herritarra. Antza, Anberesen ingeniari iformatiko gisa lanean zegoen eta ostiraletik ez dago bere berririk.

Egun horretan lagunekin afaltzera irten eta goizaldean etxerako bidea hartu zuenetik ez dute gehiago ikusi.

Belgikako Poliziak ikerketa abiatu eta bilaketa lanak hasi ditu.