NAIZ.INFO
DONOSTIA

Tolosa futbol taldeko jokalari bat bihotzekoak jota hil da

Urtzi Gurrutxaga, 26 urteko gaztea, lehen zatiko 12. minutuan lurrera erori da eta larrialdi zerbitzuek bertan artatu eta Donostiako Ospitalera eraman duten arren, hil egin da.

Tolosa futbol taldean jokatzen zuen Urtzi Gurrutxaga bihotzekoak jota hil da futbol partida jokatzen ari zenean Donostian. 16.30ak aldera gertatu da ezbeharra, Ohorezko mailako Berio eta Tolosaren arteko norgehiagokaren lehen zatiko 12. minutuan.

Tolosaldeko atarian ezagutzera eman dutenz, 26 urteko jokalari gaztea lurrera erori da eta hiru anbulantzia 40 minutuz erranimazio ariketak egiten egon ondoren, larri eraman dute Donostia Ospitalera. Webgunean jasotako informazioaren arabera, partidako lehen minutuetan «zorabiatzen ari zela» esan die jokalariak gainontzeko taldekideei.