NAIZ
Baiona

30 urte inguruko emakume bat bortxatu dute Baionan

Pasa den uztailaren 30ean Baionan emakume bat bortxatu zutela jakinarazi du Frantziako Poliziak bortxaketa egotzi dioten 25 urteko gizoneko bat atxilotu ostean. Epaileak espetxeratzeko agindua eman du eta bigarren erasotzaile baten bila ari da Polizia.

Uztailaren 30ean Baionan 30 urte inguruko emakume bat bortxatu zuten bi gizonezkok, gaur Frantziako Poliziak jakinarazi duenaren arabera. Ostiralean bortxaketa horren arduraduna izan litekeena atxilotu zuen poliziak eta epaileak bera espetxeratzeko agindua ematean ezagutarazi du bortxaketa Poliziak.

Prokuratzaileak bortxaketaz gain lapurreta eta bortizkeria jardutea ere egotzi dio atxilotutako 25 urteko baionar gizonezkoari eta bigarren erasotzaile baten bila ari direla gaineratu dute.