Hassana Aalia saharar ekintzailea kanporatua izateko arriskuan dela ohartarazi dute

Hassana Aalia ekintzaile sahararra Estatu espainiarretik kanporatua izateko arriskuan dagoela ohartarazi dute Amaiurrek eta Askapenak. Egoera horren aurrean, asilo politikoa eman diezaiola eskatu dio koalizioak Gobernu espainiarrari.

NAIZ|MADRIL|2015/01/20 15:20|2 iruzkin
Arp_130203_824589
Hassana Aalia GARAren erredakzioan, orain bi urte. (Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)

Hassana Aalia, 26 urteko ekintzaile sahararra, Estatu espainiarretik kanporatzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute Amaiurrek eta Askapenak. 2010eko Gdeim Izikeko protestetan parte hartzeagatik lau hileko espetxe zigorrera kondenatu zuten agintari marokoarrek.

Hala ere, Euskal Herrira etortzeko hautua egin zuen 2011ko urrian. Egoera horretan, eta El Aaiunera itzultzeko bi hilabete falta zitzaizkiola, aipatu gertaerengatik epaituko zituzten pertsonen artean agertu zen bere izena, eta asilo politikoa eskatu behar izan zion Gobernu espainiarrari.

2013ko otsailaren 17an Rabateko epaitegi militar batek, beste 24 ekintzailerekin batera, bizi osorako espetxe zigorra ezarri zion.

Atzo eman zion Gobernu espainiarrak asiloaren eskaeraren erantzuna, berau ukatuz eta Mendebaldeko Saharara kanporatuko zutela jakinaraziz.

Horregatik, Aaliari asilo politikoa eman eta ez dezala kanporatu eskatu dio Amaiurrek Rajoyren Gobernuari. Askapenak, aldiz, datozen egunetarako deituko diren mobilizazioei adi egoteko deia egin du.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
LOTURAK