NAIZ
BAIONA

Baionako festek badute kartela

Herritarren eta epai-mahai baten artean erabaki dute aurtengo Baionako festetako kartela eta garailea Patric Cossu ‘Aski’-ren lana izan da.

Kartel garailea eta egilea. (KAZETA.EUS)
Kartel garailea eta egilea. (KAZETA.EUS)

Otsailaren 10an, Baionako festen komisioak hautatutako bost kartelak aurkeztu zituen eta geroztik herritarrek bozkatzeko parada izan dute. Herritarren bozkak eta epaileen erabakiak Patrick Cossuren kartela aukeratu dute. 7.500 bozken artean, irabazleak %31.02a lortu du.

Aurten aldatu dute Baionako festen irudia hautatzeko prozesua. Oraingoan, herritarrek eta epaileen arteko erabakiak Patrick Cossu-ren ekoizpena izendatu dute garailea.

Euskal Museoan finalera sailkatuak ziren aukera desberdinak aurkeztu eta gero,. Hain zuzen ere, Aski, Jean-Marc Barnetche, Erwin Dazelle, André Lascoumes eta Mathieu Praten ekoizpenak aukeratu zituzten. Herritarrek, ordutik eta martxoaren hasiera arte bozkatzeko parada izan dute Herriko Etxearen web orriaren bidez.