NAIZ
BAIONA

Bizi mugimenduko zazpi militantek Baionako komisaldegian izan dira

Bizi mugimenduko zazpi militante Baionako komisaldegira deklaratzera gerturatu dira gaur goizean, iragan otsailaren 12an HSBC bankuaren egoitzatik zortzi aulki «bahitu» izanagatik. Sartu aurretik bankuararen egoitza parean elkarretaratze batean 60 bat pertsona elkartu dira eta galderak ez zituztela erantzungo eman dute jakitera.

Komisaldegiara joan aurretik HSBCren egoitza aurrean elkarretaratzea burutu dute. (BIZI)
Komisaldegiara joan aurretik HSBCren egoitza aurrean elkarretaratzea burutu dute. (BIZI)

Bizi mugimenduak zergen ihesaren kontrako egindako ekintza bat dela-eta, zazpi ekintzaile Baionako komisaldegira deklaratzera ziren deituak, baina batek bere entzunaldia atzeratzea eskatu du betebehar profesionalak direla-eta. Deklaratzera sartu aurretik, elkarretaratzea egin dute bankuaren aurrean eta haiekin batera 60 bat pertsonek elkartasuna erakutsi diete komisaldegiaren atarian.

Otsailaren 12an, Baionako HSCB bankuan sartu eta zortzi aulki bahitu zituen, ondoren ingurumenaren alde lan egiten duten beste elkarteei emaiteko. Ekintza horrengatik zazpi pertsona komisaldegiran deklaratzera deitu zituzten.

‘HSBC-k dirua xuritzen du’ edo ‘HSBC itzuli dirua’ bezalako mezuak irakurri dira martxoaren 17an 09.00etatik bankuaren aitzinean egindako elkarretaratzean. HSBCren egoitzan elkartu eta martxa baten bidez beste komisaldegira joan dira.

Martxoaren 31an berriz ere deklaratzera ADN frogak ukatzeagatik

Biziko militanteek ez dute deus deklaratu eta beren adierazpenak justiziarentzak gordeko dituztela zehaztu dute. Poliziak ADN froga egin nahi izan die, baina hauek ukatu dute. Hau dela-eta, martxoaren 31an komisaldegira berriz itzuli beharko dira haietako bi, Sabrina Revetta eta Txetx Etcheverry.