NAIZ
DONOSTIA

Juan Carlos Borboikoaren eta zezenketen aurka Donostian protesta egitera deitu dute

Ilunbera itzuliko diren zezenketen aurka eta bertan izango den Juan Carlos Borboikoaren kontra ostegun honetan protesta egitera deitu du Donostiako Errepublikarrak elkarteak.

EH Bilduk debekatu zituenetik eta, Udalean eman den aldaketaren ondotik, lehen zezenketa egingo da bihar, ostegunez, Ilunbeko zezen plazan.

Lehen hitzordu horretan izango da Juan Carlos Borboikoa.

Donostiako Errepublikarrak elkarteak Espainiako errege ohiaren zein «animalien tortura eta hilketaren» aurka protesta egitera deitu du.

Donostia Antitaurina! plataformak ere mobilizatzeko deia egin du, 17.30ean Ilunben hasiko den elkarretaratzean.

Koalizio abertzaleak protesta ekimen honi babesa adierazi dio.