Naiz+ Naiz+

Tajon Prietokoen elkartasuna Ziburuko ikastolari

Aste erabakigarrian da Ziburuko ikastola, egunero elgarretaratzeak deitu dituzte itzulgunean ikastolaren alde (17.30), ostegunean batzarra izango da (19.00etan Baltsanen) eta larunbaterako manifestazioa deitu dute. Azken elkartasun keinua Tajon Prieto y los Kuajolotes taldearen eskutik jaso dute, bideo honetan ikus daitekeen moduan.