Tolosako Laskorain Ikastolak 2013ko Kilometroen aurkezpena egin du. Bertan, hurrengo ekitaldiaren leloa eta logoa izango direnak eman dituzte aditzera.
‘Ahora’ izango da ekimenaren leloa. Batetik, euskararen erabileran sakondu eta hizkuntza ahora ekartzeko aldarrekapena egiten du leloak, bestetik, erdal hiztunei begira momentua orain dela aldarrikatu nahi dute.
Lau helburu nagusi jartzen dizkiote zitari. Alde batetik, erronka pedagogikoan dituzte, baina, horrekin lotuta, erronka ekonomikoak aipatu dituzte prentsaurrean. Azpiegituren alorrean egindako ibertsioari aurre egiteko balio beharko luke ikastolen aldeko jaiak antolatzaileen iritziz, eta horrekin, euskararen alorrean erreferentzia irabaziko lukete eskualde mailan.
Bi helburu hauez gain, euskararen erabilerak eta presenetziak gora egiteko momentua dela iritzi diote eta jaian bi ideia horiek aldarrikatuko dituzte azaldu dute. Azkenik, euskararen aldeko festa izatea nahi dute Kilometroak 2013.