
Mahatsaren heltzea baldintza onetan iragan da «agorrileko euri urriek eta uda bukaerako ihintz ederrek» lagundurik. (Irulegiko Sotoa)

Mahats biltzeetan, 35 mahats biltzaile mobilizatu dira mahastizainen taldeak indartzeko (Irulegiko Sotoa)

Sotoko Mahastiak enplegatzaileen taldeak aurten ere bere eginkizuna bete du kooperatibako kideren zerbitzura. (Irulegiko Sotoa)

23 egunez luzatu den lanaldiaren ondotik, «errendimenduak ezohikoak izan dira». (Irulegiko Sotoa)

Upategira heltzean, mahatsak «azidotasunaren eta azukreen arteko oreka oso ederrak zituen». (Irulegiko Sotoa)

Ardo beltza nagusituko da aurten ere (uztaren %68a, 440 tona). (Irulegiko Sotoa)
Mahats bilketa Irulegiko Sotoan
Irulegiko sotoan bada zer ospatu, Irulegiko sormarkaren ibilbidean inoiz izan den uzta goiztiarrena irailaren 24an bururatu ondotik, uzta bereziki oparoa izan dela baieztatu baita.
SEP. 30 2026



