Berriz ere epaitegietara jo du Guy Poulou Ziburuko alkate eskuindarrak ikastola egungo lurretatik kanporatu asmoz. Euskal Irratiek hedatu dutenaren arabera Pauen, Auzitegi Administratiboan ezarri du oraingoan planta, aurreko aldian Baionako auzitegiak bere eskakizunei muzin egin ostean.
Erabakia heldu bitartean, ordea, ikasturte hasiera iritsiko da eta Laida Mujika Kaskarotenia ikastolako guraso eta arduradunak abiatze hori egungo eremuan izango dela ziurtatu du.
"Auziak auzi sartzea Ziburun bertan eginen dugu" Laida Muxika Ziburuko ikastolako lehendakaria @euskalirratiak etan 12:30etako berrisailean
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) August 20, 2014
Udala ika mikan sartu da ikastolarekin egun duen lur eremuaren bueltan. Udalak berak utzi zion orubea ikastola berria abiatzeko, orain uzte kontratua uztailean amaitu zela argudiatuta bertatik kanporatu nahi ditu Poulouk. Ikastolako arduradunek mobilizazio ugari egin dituzte alternatibarik eskaini ezean kanporatzerik ezin dela egin salatuz eta Udalari ikastola herri intereseko ekimen gisa babes dezala galdeginez.