NAIZ
BILBO

Jon Larrea hil da, Athleticeko prentsa arduradun ohia

Athleticek dolumin mezua zabaldu du Jon Larrea taldeko Argitalpen saileko kidearen heriotzaren berri emanez. Kirol kazetaritzan aritutakoa, talde zurigorriaren komunikazio lanetara lotua izan da azken urte luzeetan. Pertsona oso ezaguna zen Bilbon eta sarean dolumin eta babes mezu ugari jaso ditu bere familiak.

Jon Larrea artxiboko irudi baten 2006an. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Jon Larrea artxiboko irudi baten 2006an. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Futbolaren mundutik, ezagutu zutenengandik eta hainbat herri ekimenetatik Jon Larrearen heriotza dela eta dolumin mezuak hedatu dituzte sarean. Larrea kirol kazetari izan zen lehenbizi eta Athleticen komunikazio lanetan aritu da azken urte luzeetan, prentsa arduradun gisa lehenbizi eta Argitalpenen sailean, gero.

Bere heriotzaren berri izanda babes mezuak iritsi dira hainbat futbol taldeetatik eta kirol honen bueltan dabiltzan kazetari eta proiektu ezberdinen eskutik; horien artean dira Osasuna eta Eibar euskal taldeak.

Hainbat herri ekimenetatik ere azaldu dute euren dolumina. Horien artean ESAITen euskal selekzioen alde egindako lana gogoratu dute batzuk, Indautxuko Kirruli elkarteak ere babesa adierazi dio familiari eta baita Indautxuko Gure Esku Dago dinamikak ere, bertan parte hartzen baizuen.

Dolu egunak izan dira azken hauek familia zurigorriarentzat, herenegun hil baizen Maria Mercedes Jauregi Eizagirre, Jose Angel Iribarren emaztea. Gaur egingo diote azken agurra Zarautzen.