NAIZ
IRUÑEA

Udako Euskal Unibertsitateak 34 ikastaro eta 6 jardunaldi eskainiko ditu aurten

Udako Euskal Unibertsitateak ‘Jardun’ ikastaroak aurkeztu ditu Iruñean. Aurten, ikastaroen 43. edizioan, 34 ikastaro eta sei jardunaldi berezi eskainiko ditu nafar hiriburuan, Baionan eta Eibarren.

UEUko ikastaroak aurkeztu dituzte. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
UEUko ikastaroak aurkeztu dituzte. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

«Euskal zientziaren komunitateren eta ezagutzaren topaleku izaten jarraitzeko asmoarekin» aurkeztu dituzte Udako EUskal Unibertsitatearen (UEU) ‘Jardun’ ikastaroak Iruñean. Aurten 43. edizioa ospatuko dute eta bertan 34 ikastaro eta sei jardunaldi berezi izango dira.

UEUko lehendakaria den Iñaki Alegriak azaldu duenez, «euskal unibertsitatearen sarea batzea» dute jomuga. Kurtso hauen bitartez, elkarrizketa, eztabaida, ikasi, sortu eta elkarbanatzea bultzatu nahi dute.

Kurtsoak balizkoak dira bai Nafarroan bai EAEn eta 70 eta 140 euro bitarteko prezioa dute, ikasle eta langabetuentzako deskontuekin. 

Ekainaren 29an emanen zaie hasiera ikastaroei eta uztailaren 22ra arte luzatuko dira. Ikastaro hauek, artea eta musika, giza zientziak, gizarte-zientziak, ingenieritza eta teknologiak eta zientziak landuko dituzte.

Era berean, jardunaldi bereziak hauexek izanen dira. Alde batetik, ekainaren 6an, ‘Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz’ izanen da lehena, Eibarren. Bertan eginen da ere ‘

Elikadura Burujabetza eta Agroekologia ikertzen. Ba ote dago euskal ikertzaile sare bat sortzerik?’ ekainaren 17an. Hurrengo data ekainaren 25-26an izango da eta Iruñera mugituko da ‘

Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian’ jardunaldia. ‘

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen I. Bilkura’, berriz ere, Eibarren ospatuko da uztailaren lehenengoan. Bertan izanen dira azken biak ere. ‘1 

Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa: Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi’, uztailak 2

an eta ‘Beste ekonomia bat sustatzeko unibertsitate-eredu eraldatzaileak’, uztailaren 3an.