Naiz+ Naiz+

Aitortu ez ditugun Itziarren alabak

Itziar bezalako emakumeek semeak ez ezik, alabak ere izan zituztela aitortzeko garaia dela ulertuta, Kalera Kalera plaza hartu zuten espetxea ezagutu duten hainbat emakumek. Egun kartzelan diren emakume presoak gogoan izan eta premia eta min pertsonalak ahultasun bezala baino, aurre egin beharreko arazo kolektibo bezala ulertzeko unea heldu dela mahaigaineratu nahi izan zuten.

Kandelen argiarekin argiztatu zuten Usurbilen euren errealitatea, maizegi ezkutuan gordetakoa. Ahotsak.infok ere argia eman nahi izan die Miren Zabaleta eta Roxika Iriarteri egindako elkarrizketa honekin.

Naizen ere ekimenaren kronika ederra egin zuen Maider Iantzi kazetariak, eta, Olatz Dañobeitia eta Araitz Zubimendi Usurbilen itxialdian diren emakume preso ohiek iritzi artikulua idatzi dute.