Homofobiaren aurkako partida irabazteko helburua du kanpainak. Alta, kartelez gain, futbol zelaian bertan egin dituzte ere hainbat ekimen. Ekainaren 6an Danimarkako gizonezkoen futbol selekzioak jokatutako partidan, adibidez, ortzadarraren bandera presente izan zen taldeko kapitainaren besoko zein kornerren banderatxoetan. Detaile horiek uztaileko errepikatu egin ziren, nesken futbol selekzioak uztailean lehenean jokatutako partidan. Bi partida horietan atera zituzten egun Kopenhageko autobus geltokietan ikusgai dauden argazkiak.
\r\nKirol mundua, oraindik ere, irabazteke dagoen partida da homosexualitatearentzat. Izan ere, gutxi dira oraindik ere euren homosexualitatea publikoki adierazten duten jokalariak, bereziki futbolean.
\n