Naiz+ Naiz+

Sagarrondo bat, euskarak bere fruitua eman dezan

Ikasturtea hastearekin bat Baionako Bernat Etxepare lizeo berria ekipatzeko diru biltze kanpaina abiatu zuen Seaskak. Bideo labur honetan azaldu dute orain euren galdea.

Guztira 300.000 euro bildu nahi dituzte, txekez edo internet bidez egin ahal da ekarpena HEMEN. 30, 50, 100 edo norberak nahi duen euro kopurua eman ahal da laguntzeko. Laguntzaren truk norberak landatu ahal du sagarrondoa nahi duen lekuan edo lizeoak berak osatuko duen ‘euskararen sagartzean’.