GARA
ARAIA

Hiru langileren kaleratzeak gaitzetsi dituzte Froneri SLko sindikatuek

Araiako Froneri SLko –lehengo Nestle– enpresa batzordeak (ELA, LAB, CCOO, CGT eta independenteek osatuta) hiru langileren «justifikaziorik» gabeko kaleratzeak gaitzetsi zituen. Zuzendaritza bajan egon diren edo bajan dauden langileak kaleratzen ari dela salatu zuten sindikatuek.

Horren aurrean, kaleraturiko azken hirurak lehenbailehen lanera bueltatu daitezela exijitzen dute. Epe laburrean eta arrazoi honengatik, guztira sei kanporatze egon direla jakinarazi zuten.

Jokabide horrek langile guztien osasuna arriskuan jarri eta lan istripua izateko arriskua dakarrela ohartarazi zuten: «langileen artean beldurra zabaltzeko helburuarekin eta medikuaren aginduz bajan egoteko duten eskubideari uko egitea lortuz». Araiako langileen aurka inolako errepresaliarik ez hartzeko eskatzen diote zuzendaritzari.